2. Geogr.

Poloek, zirkulu polarrek, tropikoek eta ekuatoreak mugatutako Lurraren bost zatietako bakoitza (bi zona polar, bi zona epel eta tropikal bat). Klima-mota nagusiei dagozkie.

3. Med.
sin. zoster herpes

Larruazaleko hantura-gaixotasun akutua, herpesbirus batek (barizela-zoster birusak) eragindakoa. Ezaugarri nagusia da larruazaleko nerbio baten ibilbideari jarraitzen dioten pusla batzuk agertzea. Saihetsen artean, begi inguruan eta lepoan agertzen dira gehienbat.