zirkunferentzia
- 1. Mat.
Erpinetik igarotzen ez den eta simetria-ardatzarekiko perpendikularra den plano batek kono zirkular baten azal bat ebakitzean sortutako kurba. Hortaz, zirkunferentzia koniko itxia da. Halaber defini daiteke zirkunferentzia honela: zentro izeneko puntu finko baterainoko distantzia berdina duten planoko puntuen leku geometrikoa; edota honela: elipsearen kasu partikularra da, a = b denean. Hauek ditu ekuazioak:
Kartesiarra:
Parametrikoak: , ; izanik.
Polarra: , zentroaren koordenatu polarrak eta izanik.
Zentroaren eta zirkunferentziako edozein punturen arteko distantzia erradioa da eta r luzerakoa da. Zentrotik igarotzen den zuzenak zirkunferentzia ebakitzen duen puntuen arteko segmentua diametroa da eta 2r luzera du. Zirkunferentziaren diametro guztiak dira simetria-ardatzak. Zenbait ezaugarri:
Zentroa: (a,b)
Eszentrikotasuna: e = 0
Zirkuluaren azalera: πr2
Zirkunferentziaren luzera: 2πr.