zentrifugazio
- 1. Kim.
Gailu baten biraketa lasterrak sortutako indar zentrifugoaren bidez dentsitate desberdineko substantziak bereiztea. Hondakin-uren tratamenduan, adibidez, uretako hondakin solidoak bereizteko egiten da. Jalkitze-prozesuetan ere erabiltzen da, esaterako, globulu gorriak odoletik bereizteko eta abarretarako.