zehaztasun
- 1. Orok.
Metodo baten emaitzen batezbestekoak benetako balioarekiko duen aldea. Ez da doitasunarekin nahastu behar, hura emaitzen errepikagarritasunari baitagokio (metodoak hainbat saiotan sortutako emaitzak zenbateraino bat datozen, hau da, zein den emaitzen arteko sakabanatzea). Metodoaren emaitzak doiak eta zehatzak izan daitezke; doiak baina ez zehatzak (errore sistematikoa edo berezko joera okerra dagoelako); lausoak baina zehatzak, edo lausoak eta ez zehatzak. Zehaztasuna kalibrazio bidez zuzen daiteke, baldin eta metodoari joera edo errore sistematiko bat antzeman bazaio.