zatitzaile
- 1. Mat.
- sin. azpimultiplo
Zenbaki batekiko, haren zatitzaile zehatza den zenbakia; hau da, delako zenbakiaren eta haren zatitzailean arteko zatidura zenbaki osoa da, eta hondarra zero. Adibidez, 8 zenbakia 32 zenbakiaren zatitzailea da, zeren eta 8 = 32/4, eta 4 ere zenbaki osoa baita. m zenbakia n zenbakiaren zatitzailea bada, n zenbakia m zenbakiaren multiploa da.