zatiketa

1. Mat.

Multzo baten elementu-bikote bakoitzari multzoaren beste elementu bat (zatidura) esleitzen dion eragiketa. Zatiketa oinarrizkoena zenbaki arruntena da, baina errealekin, konplexuekin, polinomioekin eta abarrekin ere zatiketak egin daitezke; zati izeneko : , / nahiz ÷ ikurraz adierazten da. Zenbaki arruntekin, zatikizun izeneko zenbaki bat lortzeko, zatitzaile izeneko beste zenbaki bat bere buruarekin zenbat aldiz (zatidura) batu behar den kalkulatzean datzan eragiketa: c = a ÷ b, a zatikizuna, b zatitzailea eta c zatidura izanik. Eragiketa horren emaitza ez da beti zehatza, hau da, c ez da beti zenbaki arrunta izango; orduan, a = bc + r beteko da, non r (hondarra) zenbaki arrunta eta 0 = r < b baita. Horri zatiketa euklidear deitzen zaio.