zango

1. Anat.
sin. hanka

Beheko gorputz-adarretako bakoitza, aldakatik oin-puntarainokoa. Hankaren eskeletoaren hezur nagusiak dira izterrezur edo femurra, belaunezurra, berna osatzen duten tibia eta peronea, eta orkatila eta oineko hezurrak.

Hankako muskuluak
Hankako muskuluak

2. Anat.
sin. berna

Gizakiaren hankaren beheko zatia, belaunaren eta oinaren artekoa. Tibia edo berna-hezurra eta peronea dira zangoaren eskeletoa osatzen duten hezurrak.


4. Eraik.
sin. janba

Arku-, ate- edo leiho-irekidurako bi albo bertikaletariko bakoitza.


5. Itsas.

Aingura eta arraunaren zati luze eta mehea.


6. Zool.
sin. hanka

Animaliek gorputzari eusteko edo ibiltzeko dituzten gorputz-adarretako bakoitza; ornodunetan, bereziki, atzeko gorputz-adarretako bakoitza.