zakatz
- 1. Zool.
- sin. brankia
Gas-trukea uretan egiteko moldatuta dagoen arnas organoa, arrain eta uretako beste animalia gehienek dutena. Ektodermotik eratorritako irtenguneak dira, batzuetan sinpleak, baina gehienetan kirruak, xaflak edo tubuluak eratzen dituztenak.