zaintiratu
Giltzadura bat inguratzen duten tendoietako, lotailuetako edo muskuluetako lesio traumatikoa. Giltzadurak berezkoa ez duen higidura bat egitean sor daiteke; bereziki, bere ardatzarekiko biratzean. Mina, hantura eta giltzaduraren gaineko azalaren zurbiltasuna ditu ezaugarri. Lotailuren baten edo inguruko muskulu-zuntz baten haustura eragin dezake.