zabalkuntza-koefiziente

1. Fis.
sin. dilatazio-koefiziente

Substantzia baten luzera-, azalera- edo bolumen-unitateko gertatzen den neurri-aldaketa tenperatura gradu bat handitzen denean. Hiru koefiziente bereiz daitezke, tamaina-aldaketa neurtzeko kontuan hartzen den dimentsio-kopuruaren arabera. Erabilienak dilatazio linealeko koefizientea (solidoetarako erabilia) eta dilatazio kubikoko koefizientea edo dilatazio-koefiziente bolumetrikoa dira (likido eta gasetarako).