urtze-bero

1. Fis.
sin. fusio-bero, fusio-bero sor, urtze-bero sor

Urtze-tenperaturan dagoen substantzia baten masa-unitateak edo mol batek tenperatura eta presio konstantean solido-egoeratik likido-egoerara igarotzean xurgatzen duen bero-kantitatea, edo duen entalpia-handitzea. Solidotze-bero sorraren balio berekoa da, baina kontrako zeinua du.