urradura

1. Geol.
sin. abrasio

Higitzen diren materialek arroken azaletik marruskaduraz materia erauztea. Arroka-zatiak haizeak, urak, glaziarrek eta antzekoek garraia ditzakete; mugimenduaren eragilea grabitatea ere izan daiteke. Esaterako, glaziarrek garraiatutako arroka-zatiek hondoko arrokak higatzea; edo arroka-zatiak daramatzak itsas urak labarra higatzea.

2. Med.

Muskulu-zuntz ugari bortizki haustean datzan lesioa.

3. Teknol.
sin. urraketa

Gorputz solido baten azala beste gorputz solido batzuen eragin mekanikoaren bidez higatzea, hau da, hari materia kentzea. Solidoa material urragarri batez igurtziz lortzen da hari materia altxatzea.