2. Zool.

Bibalbioen ordenako zenbait molusku-espezieren izen arrunta. Itsasondo hareatsu edo lohitsuetan bizi dira eta oso janari preziatua dira. Euskal Herrian arruntenak txirla handia (Venerupis decussata) eta txirla txikia (Chamelea striatula) dira.