txinpantze
- 1. Zool.
Hominidoen familiako Pan generoko ugaztun primateen izen arrunta. 1,70 m-raino hazten dira eta gorputz sendoa, belarri handiak, erpuru garatuak eta ile beltz distiratsua izaten dituzte. Afrika ekuatorialean bizi dira eta 20 indibiduo inguruko taldeak osatzen dituzte. Antz handiko bi espezie daude P. troglodytes txinpantze arrunta eta P. paniscus txinpantze txikia edo bonoboa.