traol

1. Inform.
sin. laukitxo

Marrak gurutzatuak dituen karratu- edo laukizuzen-itxurako ikurra (#). Hainbat esanahi eta erabilera ditu, programazio-lengoaiaren edo ingurunearen arabera. Esaterako, iruzkinen lerro-hasieran erabiltzen da script-lengoaia askotan (PHP, Perl, Python...). URL helbideetan, web-orri baten barneko atal batera helbideratzeko erabiltzen da. Blog edo eztabaida-taldeetako permalinkak adierazteko ere erabiltzen da, eta, Twitter moduko sare sozialetan, gaiak edo hitz gakoak etiketatzeko.

Traol zeinua musika-notazioko diese zeinuarekin nahasi ohi da, baina ez dira berdinak eta ez dira karaktere beraren bidez adierazten. Unicoden, hurrenez hurren, U+0023 (# ) eta U+266F (♯)

2. Telekom.
sin. laukitxo

Telefono-tekla berezia, gainean marrak gurutzatuak dituen karratu- edo laukizuzen-itxurako ikurra (#) duena. Hainbat erabilera izan ditzake; esaterako, operadoreak eskainitako zerbitzuak onartu edo ukatzeko erabiltzen da.