toxiko

1. Ingur.

Arnastu, irentsi edo larruazaletik xurgatuz gero (kantitate txikia bada ere), organismoan asaldu arinak, larriak, akutuak edo kronikoak, edo heriotza ere, eragin ditzakeen substantzia edo prestakina (gai toxikoa, hondakin toxikoa eta abar). Eragiten dituzten efektuen larritasunaren arabera, hondakin toxikoak kantitate txikian arriskutsuak direnak eta oso toxikoak -kantitate oso txikian ere arriskutsuak direnak- bereizi ohi dira.