torloju
- 1. Teknol.
Pieza zilindriko edo konikoa, gainazalean irtengune helikoidal bat duena —haria—, barnean antzeko irtengunea baina kontrako noranzkokoa duen azkoin edo zulo batean biratuz sartzen dena. Torlojuak metalezkoak izan ohi dira. Tamaina handiko torlojuek buru karratua edo hexagonala izan ohi dute, eta giltza batez birarazten dira. Torloju txikien burua, berriz, zilindrikoa edo biribildua izan ohi da, diametro osoa hartzen duen arteka batez hornitua, han bihurkinaren muturra sartuta birarazteko. Badira, nolanahi ere, bestelako buruak eta artekak ere, behar bereziei erantzuteko diseinatuak. Torlojuen ezaugarri nagusiak hariaren profila, diametro izendatua, hari-neurria eta buruaren forma dira. Azkoinekin eta zulo hariztatuekin batera erabiltzen dira piezak lotzeko eta finkatzeko, eta higidurak aldatzeko ere erabiltzen dira (torloju amaigabeak, boladun torlojuak).