termoegonkor

1. Kim.
sin. termogogorgarri

Material sintetikoez mintzatuz, moldatu ondoren berriz ezin bigun daitekeena (material termoplastikori kontrajarria). Berotzen direnean, egiturari bere horretan eusten diote denbora batez, eta, azkenean, gehiegi berotuz gero, erre edo degradatu egiten dira. Horren arrazoia da polimeroen kate luzeak atomoen arteko loturez saretuta daudela.