2. Med.

Heriotza dakarten gaixotasunei buruz, heriotzaren aurreko azken aldiari dagokiona edo azken aldian dagoena.

3. Teknol.

Gasbide edo oliobide baten bukaeran dauden metatze-, ponpatze- eta iragazte-instalazioen multzoa.

4. Teknol.

Kargaontzi, petrolio-ontzi edota bestelako itsasontziak kargatu nahiz deskargatzeko, portuetan dagoen instalazio-multzoa.

5. Teknol. Elektr.
sin. borne

Eroale baten muturrean ezartzen den finkagailua (torlojua, hankatxoa, matxarda), beste eroale batekiko konexioa errazteko balio duena. Oro har, zirkuitu edo osagai elektrikoetako sarrera- edo irteera-puntuetariko bakoitza.