teorema
- 1. Log./Mat.
Oinarrizko axioma edo postulatu batzuetatik halako dedukzio-erregelak aplikatuz ondorioztatzen den eta, beraz, frogatzen den proposizioa. Sistema formal baten emaitza den heinean, teoremaren 'zuzentasunaz' hitz egin daiteke; egiazkotasuna, berriz, axiomen egiazkotasunaren mende dago, edo teoremaren ondorioen eta datu enpirikoen arteko bat etortzearen mende.