tenkagailu

1. Teknol. Mek.

Kableak, uhalak, kateak eta abar tenkatzeko gailua. Era askotako tenkagailuak daude. Adibidez, kableak tenkatzekoa kate-begi baten antzekoa da. Euskarri berean aurrez aurre ezarritako bi torlojuz osatuta dago, eta torloju bakoitzaren buruan eraztun bat dago, hartan lotzeko kable-muturra. Torlojuak estutzean, euskarrian barneratzen dira, eta haietan lotutako kablea tenkatu egiten dute.