tenia
- 1. Zool.
Zizare ornogabe batzuen izen arrunta. Ornodunen barne-parasitoak dira eta hesteetan bizi dira helduak direnean. Gorputzaren aurrealdean hainbat kako dituen eskolex izeneko organo finkatzaile bat dute eta beste guztia proglotide deritzen segmentu zapalez osatuta dago. Hermafroditak dira eta bizi-ziklo konplexua dute. Gizakian, txerri-tenia (Taenia solium) eta behi-tenia (Taenia saginata) teniasi gaixotasunaren eragileak dira.