telurio

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 52 duen elementu kimikoa. Ez-metala da, nahiz eta metal-itxura duen solidoa izan. Naturan oso gutxi agertzen da, eta, aske aurkitu badaiteke ere, gehienetan gatzak eratzen ditu beste metal batzuekin. Iturri nagusiak berun- eta kobre-findegietako lokatzak eta urre(I) telururoaren biltegietako hodiak dira, eta telurio(IV) oxidoaren erredukzioaren bidez ere lor daiteke. Beiragintzan eta zeramikan koloratzaile gisa erabiltzen da. Bestalde, altzairuaren mekanizazioa errazteko, berunaren korrosioa saihesteko eta erdieroaleen ikerkuntzan ere erabili ohi da. Azkenik, telurio koloidala intsektizida, germizida eta fungizida gisa erabiltzen da. Telurioaren konposatu guztiak oso toxikoak eta teratogenikoak dira.

Telurioa
Telurioa