telefonia
- 1. Telekom.
Soinua —batez ere, ahotsa— transmititzeko telekomunikazio-sistema, korronte elektrikoaren edo uhin elektromagnetikoen bidez dabilena.
Egun, telefoniako ekipamenduak soinuaz gain irudiak eta datuak transmititzeko ere erabil daitezke. Horiek guztiak adieraztea nahi bada, ordea, hobe da telekomunikazio erabiltzea.