talka
- 1. Fis.
Bi gorputz edo gehiago elkarrengana hurbildu eta elkar jotzen duten interakzio-mota, denbora-tarte labur batean gertatzen dena eta horietako baten edo batzuen higiduran bat-bateko aldaketa ekarri ohi duena. Talka egiten duten gorputzen momentua aldatu egiten da (baina momentu totala mantendu). Talka gertatzen den une laburrean, gainerako indarren eragina baztergarritzat jo ohi da.