talde

1. Kim.
sin. taula periodikoko talde

Taula periodikoan, zutabeetako bakoitza. Gaur egun, taula periodikoko taldeak 1etik 18ra zenbakituta daude. Talde bereko elementuek kanpo-egitura elektroniko bertsua dute, eta elementuon propietateak eta ezaugarriak antzekoak dira, salbuespenak egon arren. Taula periodikoko taldeak izendatzeko, IUPACek 1-18 zenbakikuntza hobetsi du. 1 taldea: elementu (edo metal) alkalinoak; 2 taldea: elementu (edo metal) lurralkalinoak; 3-12 taldeak: trantsizio-metalak; 13 taldea: elementu lurtarrak; 14 taldea: elementu karbonoideak; 15 taldea: elementu nitrogenoideak; 16 taldea: elementu kalkogenoak; 17 taldea: elementu halogenoak; 18 taldea: gas nobleak.

2. Mat.

Multzo batez eta barne-eragiketa batez (batuketa) osatutako egitura matematikoa, non eragiketak propietate hauek betetzen dituen: elkartze-legea, elementu neutroa badu (a + 0 = 0 + a = a) eta elementu guztiek simetrikoa dute (a elementua emanik, a' badago, non a + a' = 0 den); elementu simetrikoari aurkako deitu ohi zaio, eta a idatzi. A bada multzoa, taldea (A, +) idazten da. Horrez gain, eragiketa trukakorra bada, talde abeldar edo trukakor esaten zaio.