streaming

1. Telekom.
sin. datu-korronte

Datuak modu jarraituan transmititzeko teknika, multimedia-fitxategiak hartzailearen edo bezeroaren ordenagailura guztiz deskargatu aurretik ikusteko aukera ematen duena. Interneten eta intranet pribatuen bidez soinua edo/eta bideoa transmititzeko erabiltzen da batez ere, eta zuzenekoa (ordu jakin batean transmititzen zaie erabiltzaile guztiei) edo eskatu ahalakoa (bezero bakoitzari hark aukeratutako orduan transmititzen zaio) izan daiteke.