sinbiosi

1. Biol.

Espezie berekoak ez diren bizidun biren arteko harreman iraunkor eta estua. Ez du nahitaez onuragarria izan behar, baina mutualismoaren sinonimotzat erabili izan da, elkarrentzako probetxugarria den asoziazioa izendatzeko.

1. Biol.
Espezie berekoak ez diren bizidun biren arteko harreman iraunkor eta estua. Ez du nahitaez onuragarria izan behar, baina mutualismoaren sinonimotzat erabili izan da, elkarrentzako probetxugarria den asoziazioa izendatzeko.

Sinbiosia Edit

Egilea: Izaskun Zorita

SINBIOSIA

Elkartutako espezieek (sinbionteek) derrigorrezko harremana dute, epe luzerako bientzat hautatze-abantaila dena. Bi sinbiosi-mota bereiz daitezke: ektosinbiosia eta endosinbiosia. Ektosinbiosian, sinbiotikoa ostalariaren gorputzaren kanpoaldean bizi da; endosinbiosian, ordea, ostalariaren barnean. Sinbiosiaren adibide ezagunetariko bat itsasoko anemonaren eta karramarro ermitauaren artean gertatzen da. Karramarroak anemonari tokiz aldatzen laguntzen dio, eta anemonak, trukean, babesa eskaintzen dio karramarroari bere garro pozoitsuen bitartez. Beste adibide ezagun bat likenarena dugu. Likena sinbiosian bizi diren alga baten eta onddo baten arteko harreman estua da. Harreman horretan, alga autotrofoak karbohidratoak sintetizatzen ditu klorofilaren bitartez, eta onddoak, inolako elikagairik eskaini ezin duenez, fotosintesia egiteko beharrezkoa den hezetasuna bermatzen du bere ahalmen higroskopikoari esker; honela, alga ingurune urtsuan babestuta mantentzen du.