sentsore

1. Inform./Teknol.

Magnitude baten aldaketa edo mugimenduren baten aldaketa denbora errealean hautematen duen eta, ondorioz, pultsu bat sortu eta transmititzen duen gailua. Normalean, datuak analogikoki detektatzen dira; ondoren, analogikotik digitalerako bihurgailu batek zenbakizko datu bihurtzen ditu. Era askotako sentsoreak daude. Adibidez, inguruneko tenperatura edo presioa, soinu baten maiztasunak, argiaren intentsitatea eta abar detektatzeko erabiltzen dira.