sedimentazio
Likido edo gas batean esekita dauden zatikiak grabitatearen eraginez hondoratzeko eta hondoan metatzeko prozesua. Sedimentazioa bi motatakoa izan daiteke: fisikoa (garraioan, partikula solidoei dagokiena) eta kimikoa (disoluzioan garraiatu ondoren, hauspeatutako materiari dagokiona).