sauriskio
- 1. Paleont.
Narrastien klaseko zenbait ornodun fosilez esaten da. Dinosauro karniboro edo herbiboroak ziren, hiru adar zituen pelbisa zuten eta aurreko hankak atzekoak baina txikiagoak zituzten. Herbiboroak 24 m-rainokoak izatera heldu ziren. Triasikotik Kretazeora bitartean bizi ziren. Saurischia ordena osatzen dute.