saurio
- 1. Zool.
Narrastien klaseko zenbait animaliaz esaten da. Lau gorputz-adar, isats luzea eta betazal mugikorrez hornitutako begiak dituzte. Sabel-ezkatak txikiak dira, eta lerro bat baino gehiagotan antolatuta daude. Iguanak, kameleoiak, sugandilak, muskerrak eta abar biltzen dituen Sauria subordena osatzen dute.