sator

1. Zool.

Talpidoen familiako Talpa generoko ugaztun intsektiboroen izen arrunta. Oso ile ugari eta beltza, eta industeko erabiltzen dituzten azkazal handiz hornitutako esku handiak dituzte. Ez dute belarririk eta begiak endekatuta daude. Lur azpian egiten dituzten zuloetan bizi dira eta zizarez eta animalia txikiz elikatzen dira. Antz handiko bi espezie daude: sator arrunta (T. europaea) ugariena dena, eta hau baino txikiagoa den sator itsua (T. occidentalis).