sakabanatze
- 1. Bot.
- sin. barreiadura
Hazien, esporen eta abarren hedakuntza. Sakabanatzea modu askotara gertatzen da, haize bidez, uraren bidez eta animalien bidez.
Hazien, esporen eta abarren hedakuntza. Sakabanatzea modu askotara gertatzen da, haize bidez, uraren bidez eta animalien bidez.
Balio-multzo batek (maiztasuna nahiz probabilitatea) balio zentral batekiko duen desbideratzearen neurria (balio zentrala beste balioen batezbestekoa izaten da). Desbideratzearen edo bariantzaren bidez neurtzen da batik bat.
Argi-izpi bat errefrakzioz uhin-luzera desberdineko osagaitan banatzea.
Oro har, uhinek edo partikulek bere ibilbidea aldatzea zeharkatzen duten inguruneko ezaugarri, fenomeno edo partikulen eraginez; zehazki, partikula batek ibilbidea aldatzea beste partikula batekiko talkaren edo interakzioaren eraginez.
Kutsatzaileak, fenomeno mekanikoek eraginda, fluido batean zehar garraiatzea. Adibidez, itsasoan, toki batean isuritako petrolioa itsaslasterren, olatuen eta haizearen eraginez hedatzea eta beste toki batzuetara iristea.