2. Geogr./Geol.
sin. istil

Urez betetako zulo edo sakongunea, bereziki iraunkorra ez dena.

3. Teknol.

Petrolioa edo gasa bilatu edota ateratzeko, lurrean egindako zuloa eta horren instalazio osagarrien multzoa.

4. Teknol.

Lurpeko akuifero bat ustiatzeko hau da, lurpeko ura ateratzeko lurrean egiten den zulo eskuarki sakona. Zilindrikoa eta estua izan ohi da, eta, maiz, fabrika-obra batez hornitua izaten da ahoa lurzoruaren mailan baino gorago izan dezan. Handik ura ateratzeko, hainbat sistema erabiltzen dira, eskuzkoak nahiz motorrez eragindakoak: soka, pertza eta txirrika, edo uhagak, etab.