pterigoto
- 1. Zool.
Intsektuen klaseko zenbait artropodoz esaten da. Hegodunak edo sekundarioki hegogabeak dira eta metamorfosia dute. Helduek buruarekin bi puntutan giltzatuta dauden barailak dituzte eta ez dute apendize abdominal pregenitalik. Pterygota subklasea osatzen dute.