prozesadore
- 1. Inform.
- sin. prozesatzeko unitate zentral, tratamenduko unitate zentral, PUZ, CPU
Ordenagailuaren unitate funtzionala, programatutako aginduak egikaritu, eragiketa aritmetiko eta logikoak egin eta sarrera/irteera funtzioak betetzen dituena. Era askotako osagaik izan baditzake ere, hauek dira ohikoenak: kontrol-unitatea, unitate aritmetiko-logikoa (UAL) eta memoria; horiez gain, aldi baterako tarteko memoriak edo bufferrak eta beste osagai batzuk izan ditzakete.