protokolo
- 1. Inform./Telekom.
Sare batean, informazioa nola transmititu behar den zehazten duen arau-multzoa. Komunikazio-motaren arabera, era askotakoak izan daitezke: sarbide-protokoloa, datu-transmisioaren formatua zehazteko protokoloak, Internetekoak, telefonia mugikorrekoak eta abar. Protokoloak deskribatzeko, oro har, nazioarteko estandarrak erabiltzen dira.