protoi

1. Fis./Kim.

Atomoaren oinarrizko partikula, karga elektriko positiboa eta 1,672614 × 10-27 kg-ko masa duena (elektroiarena baino 1.836 aldiz handiagoa, gutxi gorabehera). Hidrogeno-atomoaren nukleoa protoi bakarraz osatua da. Atomoaren nukleoko protoi-kopurua zenbaki atomikoa da.

1. Fis./Kim.
Atomoaren oinarrizko partikula, karga elektriko positiboa eta 1,672614 × 10-27 kg-ko masa duena (elektroiarena baino 1.836 aldiz handiagoa, gutxi gorabehera). Hidrogeno-atomoaren nukleoa protoi bakarraz osatua da. Atomoaren nukleoko protoi-kopurua zenbaki atomikoa da.

Protoia Edit

Egilea: Idoia G. Gurtubay

PROTOIA

Grekoz, protoi hitzak "lehenengo" esan nahi du. Protoiaren karga oinarrizko karga-unitate positiboa da (+1,602 × 10-19 coulomb), eta masa elektroiarena baino 1.836 aldiz handiagoa (938,3 MeV/c2 edo 1,672614 × 10-27 kg). 1/2 spineko fermioiak dira, eta indar nuklear bortitzez heldutako 3 quarkez osatuta daude: bi u quark edo "goranzko" quark, eta d quark edo "beheranzko" quark bat; ondorioz, barioi-motako partikulak dira. Esperimentalki partikula egonkorra dela aurkitu da, eta bere erdibizitzaren behe-muga 1035 urte da. Hala ere, protoiak neutroi bilakatu daitezke elektroi bat harrapatuz. Prozesu hori ez da berez gertatzen. Erreakzioa gerta dadin, energia eman behar zaio.

Protoiak, neutroiekin batera, nukleoi gisa ezagutzen dira, atomoen nukleoa osatzen baitute. Hidrogeno-atomoaren isotopo arruntenaren nukleoa protoi bakar batek osatzen du, eta ez dauka neutroirik. Beste atomo guztiak protoi- eta nukleoi-kopuru desberdinez osatuta daude. Atomo baten nukleoan dagoen protoi-kopuruak zehazten du atomoa zein elementu kimiko den eta bere propietate kimikoak. Aldiz, atomo baten nukleoaren protoi- eta neutroi-kopuruaren batuketak atomo horren isotopoaren masa zehazten du. Neutroiek ez daukate kargarik eta, ondorioz, baldintza normaletan atomoak neutroak direnez, nukleoan dagoen protoi-kopurua eta orbitaletako elektroi-kopurua berdinak dira.

Kimikan eta biokimikan, protoi hitza hidrogeno-ioia (H+) adierazteko erabil daiteke. Testuinguru horretan, protoi-igorle bat azido bat da, eta protoi-hartzaile bat, basea.

Energia handiko fisikaren arloan, protoiak oso egokiak dira CERN bezalako partikula-azeleragailuetan erabiltzeko, beren masa handia eta egonkortasuna dela eta. Protoiek, bestalde, Lurraren atmosfera zeharkatzen duten izpi kosmikoak osatzen dituzte.