propano
- 1. Kim.
Hiru karbono-atomoko hidrokarburo asea (C3H8). Gas sukoia da. Petrolioan eta, ehuneko txikian, gas naturalean dago. Petroliotik destilazioz edo cracking-ez lortzen da, eta, batez ere, presiopean likidoturik erabiltzen da erregai gisa. Berotze-ahalmena 50 MJ/kg ingurukoa du.