prezesio

1. Astron.
sin. ekinokzioen prezesio

Lurraren biraketa-ardatzak ekliptikarekiko perpendikular den beste ardatz baten inguruan kono baten azala deskribatuz duen higidura, 26.000 urte baino gutxixeagoko periodoa duena, eta Eguzkiaren, Ilargiaren eta beste planeten erakarpen-indarren eraginez gertatzen dena; horren ondorioz, ekinokzioak mendebalderantz mugitzen dira apurka.

2. Fis.

Gorputz birakari zurrun baten biraketa-ardatza denboran norabildez aldatzea, espazioko ardatz baten inguruan higidura angeluarra eginez. Eskuarki, kanpo-indar baten eraginez gertatzen da, eta prezesio giroskopiko esaten zaio orduan.