potasio

1. Kim.

Zenbaki atomikoa 19 duen elementu kimikoa. Metal alkalinoa da, arina eta lurrazalean ugaria. Zilarraren antzeko distira du; urtze- eta irakite-tenperatura baxuak ditu (64 °C eta 774 °C, hurrenez hurren). Lurrazaleko zazpigarren elementu ugariena eta beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da. Oso erraz oxidatzen da eta urarekin bortizki erreakzionatzen du hidrogenoa askatuz. Giza bizirako beharrezkoa da, baina proportzio altuan oso pozoitsua da. Potasioaren konposatuak oso garrantzitsuak dira nekazaritzan, eta maila apalagoan, lehergaietarako erabiltzen dira.

Potasioa
Potasioa