positibismo logiko
- 1. Orok.
- sin. neopositibismo, enpirismo logiko
XX. mendean bereziki Vienako zirkuluan landuriko pentsamendu filosofikoa, oro har, filosofiari irizpide zientifikoak egokitzea proposatzen duena. Tesi nagusiak hauek dira: ezagutza guztia zientzia partikularretatik dator, eta munduari buruzko ezagutzaren baliozkotasun-irizpide nagusia esperientzia da; Frege eta Rusellen logika formala ezagutzaren azterketarako tresna indartsua da, eta ezagutza matematikoaren natura garden azaltzen du; filosofia metafisikoa eta espekulatiboa baztertu behar dira, esanahirik gabeak direlako (ez digute munduari buruzko benetako ezagutza ematen); proposizio zientifikoek, baliorik izango badute, enpirikoki egiaztagarriak izan behar dute (egiaztagarritasun-irizpidea).