platino
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 78 duen elementu kimikoa. Zilar-koloreko metal noble, xaflakor eta harikorra da. Oso urria da naturan. Azidoek, kloroak eta oxigenoak ez diote erasotzen. Besteak beste, katalizatzaile gisa erabiltzen da erreakzio kimikoetan.
- 2. Teknol.
Automobiletan, pizte-sistemako ukipen-plaketako bakoitza. Egun wolframezkoak dira, eta garai batekoen analogiaz esaten zaie platino. Pizte-sistema elektronikoetan, dena den, ez da platinorik erabiltzen.