plater
- 1. Teknol. Mek.
Bizikletan, pedalekin batera higitzen den gurpil horztuna, pedalierraren ardatzari lotua dena. Pedalei eragindako mugimendua katearen bidez transmititzen dio atzeko gurpileko piñoiari.
Bizikletan, pedalekin batera higitzen den gurpil horztuna, pedalierraren ardatzari lotua dena. Pedalei eragindako mugimendua katearen bidez transmititzen dio atzeko gurpileko piñoiari.
Tornuan, mekanizatu beharreko piezari eusten dion atala. Plater-mota batzuek atzapar izeneko piezak dituzte mekanizatzeko piezari eusteko; atzaparrik gabekoetan, pieza estutzeko, txakurra deritzon brida bat erabiltzen da, eta horrek duen zuztar batez eragiten dio plater edo zilindro arrastatzaileak.