plasma-pantaila
- 1. Elektron.
Pantaila lau mota bat. Kristalezko bi panelen artean kokatutako gelaxka-sare batez osatuta dago. Gelaxketan gas nobleen nahaste bat bat dago (xenona, neona eta helioa). Elektrodoak daude gelaxken alde banatan, eta, elektrodoak kargatzen direnean, potentzial-diferentzia bat sortzen da. Haien artean dagoen gasa, ondorioz, ionizatu egiten da, eta plasma sortzen da; gas-ioiek elektrodoetarantz jotzen dute, eta, talka egitean, fotoiak igortzen dituzte. Horrela sortzen da argia. Tamaina handiko telebistetan (gehienetan, 40 hazbetetik gorakoetan) erabili ohi da plasma-pantaila. Distira handia du, eta oso luminantzia txikia beltzean; hori dela eta, oso egokia gertatzen da filmak ikusteko.