pixel
- 1. Inform.
(ingelesezko picture element terminoaren laburtzapen fonetikoa) Irudi baten adierazpidean bereizten den elementurik txikiena, kolore edo/eta intentsitate jakina esleitzen zaizkiona. Irudi baten pixel-kopurua bereizmen-mailarekin dago erlazionatua, hau da, zenbat eta pixel gehiago izan, hainbat eta bereizmen handiagoa lortuko da, irudia sortzeko informazio gehiago dagoelako.