periodo
- 1. Fis.
Eskala geokronologikoko denbora-unitatea, multzokatutako zenbait epokaz eratuta dagoena. Multzokatutako zenbait periodok erak osatzen dituzte. Periodoaren baliokide kronoestratigrafikoa sistema da, denbora-tarte honetan eratutako arroka-gorputza, alegia.
Taula periodikoan, errenkadetako bakoitza, bi gas geldo jarraituren arteko elementuez osatua. Periodo bereko elementuek orbital-kopuru bera dute. Periodoetan, elementuen propietateak aldatuz doaz: portaera metalikotik portaera ez-metalikoraino, eta beti gas noble batekin amaitzen dira. Dena den, metalen eta ez-metalen arteko muga ez da zehatza.
Zenbaki arrazionaletan, mugarik gabe errepikatzen diren zifra dezimalen multzoa (adib., 1/7 zenbaki arrazionala 0,142857142857...zenbaki dezimalaz adierazten da, eta bertan 142857 zenbakia da periodoa). Zenbaki irrazionalek, hala nola π edo e zenbakiek, ez dute periodorik.