periferiko

1. Inform.

Sistema informatikoetan, ordenagailuko memoria zentrala edo prozesadorea ez den eta haiekin batera funtzionatzeko prestatua dagoen hardwareko zernahi unitate osagarri. Datuak eta aginduak sartzeko eta erakusteko eta datuak metatzeko gailuetako bakoitza periferiko bat da.

Periferiko batzuk eta haien ezaugarriak
Periferiko batzuk eta haien ezaugarriak

1. Inform.
Sistema informatikoetan, ordenagailuko memoria zentrala edo prozesadorea ez den eta haiekin batera funtzionatzeko prestatua dagoen hardwareko zernahi unitate osagarri. Datuak eta aginduak sartzeko eta erakusteko eta datuak metatzeko gailuetako bakoitza periferiko bat da.

Periferikoak Edit

Egilea: Nestor Garay Vitoria

PERIFERIKOAK

Konputagailua eta kanpoko mundua harremanetan jartzeko, periferikoak erabiltzen dira. Periferiko edo sarrera/irteerako gailu izeneko osagaiak konputagailuaren sarrera/irteerako unitatearen bidez erabiltzen dira kanpoaldetik datorren informazioa konputagailuari emateko (adibidez, teklak sakatuz), konputagailuak gordetzen duen informazioa kanpoaldeari erakusteko (adibidez, pantailan erakutsiz) edo, bestela, informazioa gordetzeko (adibidez, disko gogorretan).

Esan beharra dago periferiko-mota asko dagoela. Periferikoek berezitasun asko dauzkate, eta, horien arabera, sailkatzeko modu asko daude.

Periferikoen berezitasunak

Periferikoak sailkatzeko, hainbat ezaugarri erabili ohi dira. Horietako bat portaera da. Portaeraren arabera, periferikoak sarrerakoak dira konputagailuari informazioa emateko balio dutenean, irteerakoak, konputagailuan dagoen informazioa jakitera emateko balio dutenean, edota sarrera/irteerakoak, bai sarrerarako eta bai irteerarako balio dutenean. Halaber, badaude datuak gordetzeko balio dutenak ere.

Sailkatzeko beste aukera bat zeinekin edo zerekin komunikatzeko balio duen adieraztea da. Oro har, pertsonekin (edo, orokorrean esanda, bizidunekin) edota makinekin (beste konputagailuekin edo gailuekin) komunikatzen dira.

Sailkatzeko erabiltzen den beste ezaugarri bat zera da: ea datuak banan-banan ala blokeka transmititzen dituzten.

Edozein kasutan, periferiko bakoitzak berezko transmisio-abiadura, datu-adierazpidea, komunikatzeko protokoloa eta errore-tratamendua izaten du. Ezaugarri horiek aztertu beharrekoak izaten dira, erosteko garaian periferiko zehatza aukeratzeko.

Ondoko taulan, hainbat periferiko eta haien ezaugarri batzuk biltzen dira. Aipatzekoa da abiadura batzuk teknologiarekin hobetzen direla eta beste batzuk ez.

Periferikoen tratamendua

Konputagailuak periferiko desberdinak tratatzea ez da lan erraza, haien arteko desberdintasunak kontuan hartuz. Horregatik, ohikoa izaten da maila anitzeko protokolo bat erabiltzea. Horrela eginez gero, periferikoekiko independentzia, periferikoen babesa eta periferiko bera partekatzea posible bilakatzen dira. Grafikoki, protokoloa  irudian ageri da.

Periferiko batzuk eta haien ezaugarriak

grafikoak1

Periferikoak tratatzeko maila anitzeko protokoloa

grafikoak2

Periferikoaren hardwareak seinale fisikoak adierazten dizkio konputagailuari ala solaskideari, periferikoak sarrerako ala irteerako lanak egiten dituen. Kontrolatzaileak edo driverrak seinale fisikoak informazio digital bihurtzeaz gain, sistema eragilearen sarrera/irteerako eskaerak gailuak ulertzeko moduko agindu bihurtzen ditu, erabili behar den komunikazio-protokoloa kontuan hartuz. Azkenik, programek egiten dituzten sarrerako edo irteerako eskaerak zein periferikori eta nola bidali erabakitzen du sistema eragileak.

Badaude hainbat aukera sarrera/irteerako transferentziak egiteko. Irizpide nagusiak hauek dira: programak nahi duenean (adibidez, pantailan datuak erakustea) edota sinkronizazio bat dagoenean programaren eta periferikoaren artean. Sinkronizazio hori inkesta bidez ala etenen bidez egiten da. Inkesta bidezko kasuan, behin eta berriz begiratuko da ea periferikoa transferentzia egiteko prest dagoen, eta, hala izanez gero, transferentzia egingo da. Etenen bidezko kasuan, programak exekutatzen arituko dira (multiprogramazioa gertatuko da), eta, periferikoa prest dagoenean, konputagailua exekutatzen ari dena utzi egingo da tarte batez, sarrera/irteerako transferentzia egiteko.