oxido nitroso

1. Kim.

N2O formulako konposatua. Gas kolorgea, usain eta zapore gozokoa. Elikagaien aerosoletan propultsatzailetzat erabiltzen da, besteak beste. Berotegi-efektuko gasa da. Estratosferan NO ematen du. Atmosferako oxido nitroso gehiena jatorri naturalekoa da (lurreko mikroorganismoek ekoizten dute amonifikazioan).